XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoaren Itza

Ebanjelio onetan seiñalagarriena serbitzu jarrera da, bizia ematearena.

Jesusen bizitza guztia zer izan zen ulertzeko giltza ematen digute itz auek.

Beraz, Maisuaren jarraitzaille bezala gure bizitzak zer izan bear duen adierazten digute.

Pakerik ezaren sustraietako bat mailla guztietan aurkitzen den guztiek nagusi izan naia da: nazioek, talde politikoek, erakundeek, pertsonek.

Eta boterea indarkeri zale eta zapaltzaille gertatzen da, nagusi direnak komunitatearen serbitzariak direla aazten dutenean.

Kristauok, geuron izakeratik, pakea egiteko geien lagundu dezaketen baliakizun moralak eta indar espiritualak ekar dezazkegu eta ekarri bear ditugu.

Katolikoek, bakoitzak politikan duen bere tokitik, legezko desberdintasunen gaiñetik, bata besteagana urbiltzeko, elkarrizketatzeko eta elkarri laguntzeko lanabes izaten aalegindu bitez, eta denok familia bakar batean eta gorputz batean batzen gaituen espiritu eta eliz elkartasuna zaitzen bereiziki ardura bitez (Espaiñiako gotzai biltzarreko batzordeak, 1982ko auteskundeetarako).

Elkarrizketa bearrezkoa da familia barruko pertsonen artean, belaunaldi ezberdiñen artean, kulturen artean, gizarteko taldeen artean, ideologien, talde politikoen eta nazioen artean.

Jainko-erriaren otoitza

Jainkoaren seme-alaba sentierazten digun Jesusen Espirituak ematen digun konfiantzaz, gure bearrak garbi adieraz dezaizkiogun.

- Kristauok, gure elkarrizketa eta gizartera urbiltzearekin, gizartean pakea eraikitzen ari den tokian, eragille izan gaitezen [...].